argia.eus
INPRIMATU
Agintariei bizkarra emanez protesta egin dute suhiltzaileek Frantzian
  • Frantziako Gobernuaren politika ekonomikoen aurkako haserreak ez du etenik. Maine-et-Loire departamenduko Cholet herriko suhiltzaileek era ikusgarrian adierazi dute aurkakotasuna: hainbat agintariri bizkarra eman diote ekitaldi ofizial batean.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 05

Langile falta eta lan baldintza ekonomiko kaskarrak salatu dituzte suhiltzaileek abenduaren 1eko protesta honen bitartez. Bideoa honezkero ia zazpi milioi aldiz ikusi da:

"Guk,  Choleteko suhiltzaile guztiok, Santa Barbarako ekitaldi ofizial honetan, gure ordezkari M. Brault-i bizkarra ematea erabaki dugu", zioen bideoa Facebook bidez zabaldu duen Damien Bertaud suhiltzaileak. Ekitaldian, herriko alkatea eta eskualdeko diputatu bat ziren, besteak beste.

Suhiltzaileek bizkarra ematean, herriko alkatearen hitzak entzuten dira bideoan, "hau ez da onargarria, bagoaz" esanez. Horren ostean “Suhiltzaile gutxiago, erreskatea arriskuan”, zioen pankarta zabaldu zuten.