argia.eus
INPRIMATU
Agindua argia da
  • Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina.

Enric Rimbau 2015eko irailaren 29a

independentismoak aurreko legealdian lortu zituela emaitzarik onenak 24 diputaturekin (21 ERC eta 3 CUP). Orain arte Convergencia inoiz ez da aurkeztu programa independentista zehatz batekin, hori ere gogoratu behar da. Kanpainan gaiari buruz izan den ika-mika guztia kontuan hartuta, beste egi bat ere komeni azpimarratzea: plebiszituaren irakurketa nagusitu da eta, berriz ere, alderdi eta hedabide espainiarren aldetik desitxuratu egin da analisia.

Botoen %47,8 lortu duen independentismoak besteen aurrean ez duela irabazi azpimarratzen dute, baina ez dute aipatzen “ezetzaren” alderdiek (C’s, PSC-PSOE eta PP) %39 lortu dutela. Ezta ere %11,5ek ez duela botoa eman plebiszitu logika erabiliz, adibidez Catalunya Sí que es Pot-ek (Podemos eta Iniciativa-Ezker Batuaren arteko koalizioa) eta desagertua den Duran Lleidaren UDCk. Ezta ere botoen %1,1 legebiltzarretik kanpo diren beste indar batzuek eraman dituztela.

Azpimarratzekoa da plebiszituaren dialektikatik ihes egin nahi izan duten aukerak ezer gutxitan geratu direla, Unió adibidez; edo beren aurreikuspenak oso txiki geratu zaizkiela, adibidez Iniciativa eta Podemosen koalizioari. Plebiszitu logikak eman dio garaipena C’s-i eta nagusitasuna espainiar nazionalismoan. 25 diputatuekin emaitza hirukoiztu du ia eta jota utzi du PP, hauteskunde orokorren atean oraingo galtzaile handia. PSC-PSOEk ere diputatuak galdu ditu, baina ez du inkestek iragartzen zioten tamainako zartakorik hartu.

Partehartze errekorra egon da eta “ezetzaren” bloke politiko eta mediatikoak kanpaina apokaliptikoa egin du; horrexegatik, emaitza hauekin independentismoak bere proposamenari legitimitatea ematen dion agindu argia jaso du. Hori bai, jasotako emaitzek argi uzten dute prozesu katalanak ezkerrera egiten duela eta bere proposamen sozialak onartu beharko ditu.

Itxaron beharko da atzerriko botoa heldu arte, baina emaitza hauekin Mas lehendakari izendatzea korapilatu egiten da, JxSren 62 diputatuez gain CUParen bat ere beharko baitu horretarako. Eta orain arte CUPek beti bota du atzera aukera hori. Orain bi indar hauen arteko negoziazioak hasiko dira, une honetan gobernu berria osatzeko dagoen arazorik handiena gainditzeko helburuarekin.

Bi irtenbide besterik ez dira, edo lidergo aldaketa dago edo CUPek orain arteko irizpidea aldatzen du. Independentisten artean hor da eztabaida hori eta, hala ere, agindua argia da eta prozesuak aurrera jarraitzen du. Espainiako prentsak badu pixka baterako.