Gipuzkoako eskola txikien arteko hartuemanak sendotu, elkar ezagutza bultzatu eta haien guztien topagunean bilakatuko da Aginaga ekainaren 9an. Aginagako Eskolaren bueltan ospatuko da, Gipuzkoako Eskola Txikien festa. Asteazken eguerdi honetan aurkeztu dute.
Gipuzkoako 26 herri eta auzo txikietako eskolentzat ateak zabalik izango ditu Aginaga ekainaren 9rako prestatzen ari den jaialdiak. Asteazken honetan aurkeztu dute 32. edizioa. Aginagako nahiz Gipuzkoako eskola txikien ordezkariak batu ditu ekitaldiak, Usurbilgo udal ordezkaritzarekin batera. Eta aipatu moduan, Aginagako eskolako kideak; haur, hezitzaile eta gurasoak. Guztiak, "eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik" aldarriaren bueltan.
Ondoko bideoan dituzue antolatzaileen adierazpenak, Aginagako eskola atarian goizean eskaini duten agerraldia osorik.