Madrilgo hauteskunde-kanpainan VOXek karteletan polemika eragin du adingabe migartzaileen aurka bete-betean jo duelako. Azken egunetan kartel honen edukia eta irudiaren atzean dagoen manipulazioa agerian geratu da.
Voxek hauteskunde-publizitatea jarri du Madrilgo Puerta del Soleko geltokian, Renfek kudeatzen duen espazio batean, adin txikiko migratzaileen kontra. Datuak manipulatzen dituen mezu baten bidez, bakarrik dauden adingabe atzerritarren aurka jo dute. "Adin txikiko migratzaileak: 4.700 euro hilean. Zure amona: 426 euroko pentsioa hilean", izan da kartelean zabaldu duten mezua. Hainbat hedabidek berretsi dutenez, 4.700 euro horiek bermatzeko diru-laguntzarik ez da Espainiako Estatuko ezein herrialdetan.
Kartel horretan erabilitako argazkia ere manipulatu egin dute. VOXek erabilitako argazkia ez da adin-txikiko migratzaile batena eta argazkia Bangladeshen ateratakoa da. El Diario.es komunikabideak jakin duenez, Ahnaf Piash irudiaren egilearekin hitz egin dute eta adierazi duzenez, Piashek ez zuen uste bere argazkia kanpaina xenofobo batean erabiltzen ari zenik. “Argazkiko modeloa nire laguna da. Konfidentzialtasun-arrazoiengatik ezin dut izena eman, baina argazkian agertzen den pertsona ez da etorkina”, adierazi du Piashek.
Epaile batek uko egin dio VOXen kartel xenofoboa kentzeari, Fiskaltzak eskatu bezala, bakarrik dauden adingabeen aurkakoa izateagatik. Fiskaltzak ostegun honetan bertan eskatu du “ahalik eta eperik laburrenean” kartela kentzeko hauteskunde-kartel bat jartzeagatik, bere ustez gorroto-delitu izan daitekeena. Erretiro-pentsio bati eskainitako dirua eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei eskainitako ustezko kostua alderatzen dira, zifra engainagarriekin. Epaileak ezetsi egin du Ministerio Publikoak kautelazko neurria, gorroto-delituagatik eskuin muturreko formazioa salatu duena.
Sare sozialetan askotariko erantzunak eragin ditu manipulazioak:
Vox: "un MENA 4250€, la pensión de tu abuela 426€".
También Vox: pic.twitter.com/r8FylodlG0
— Sergio ✊🏻🔻 (@RomanSergio94) April 20, 2021
MENA: “Menores Extranjeros No Acompañados. Denomina a los niños, niñas y adolescentes, menores de 18 años y de origen extranjero que están en España sin el cuidado o acompañamiento de ningún adulto”. En resumen: niños desamparados. Los que he conocido me han hecho mejor.
— David Martínez (@dmartinezpr) April 20, 2021
Arreglado. pic.twitter.com/JCE82OKEve
— Gema MJ (@gmaemejota) April 20, 2021