Gobernu aldaketa eta gero berriz ere kalean jazartzen dituztela salatu du kolektiboak eta ondoko galdera ere egin du: "Noiz arte segituko du nagusitasun zuriak beltza zapaltzen eta bortxatzen?". Ahotsa.info-k jaso du kolektiboaren mezua bideoz, gaztelaniaz. Ondoko lerroetan mezua euskaratuta duzue.
Afrika United kolektiboa gara. Berriz ere sanferminetan gaude eta berriz ere gobernu aldaketa izan da. Irakurri ditugu kaleko saltzaileak jazartzeko aginduak. Total, beltzak jazartzeko aginduak. Badakizue bizirauteko dugun bitarteko bakarra kaleko salmenta dela. Dendariek eta politikariek justifikatu nahi dute haien arrazakeria zergen ordainketak aipatuta. Gai horri dagokionez bi gauza argi eta garbi daude. Batetik, saltzen dugun merkantzia erosten dugunean zergak ordaintzen ari gara. Bestetik, kaleko saltzaileen sindikatuak legeztatzeko kaleko salmenta borroka egiten du eta eragozpenak baino ez dituzue jartzen. Zergen justifikazioa gezurtatzen du horrek. Legezkotasuna ez da arazoa, zergak ere ez. Zeren bestela, dendarien B kaxa ere aterako dugu mahai gainera. Arazoaren oinarria arrazakeria instituzionala da. Afrikara zoaztenean bisaren zerga ere ez duzue ordaintzen. Zer zergez ari zarete hizketan, beraz? Beti bezala, beltzak ordaindu behar duenaz ari zarete, baita arnasa hartzeko ere. Afrikan arpilatzen duzue. Afrika United-ek esaten dizue kaleko saltzaileak bakean uzteko. Noiz arte segituko du nagusitasun zuriak beltza zapaltzen eta bortxatzen?
Sanferminak igarotakoan hitz egingo dugu. Aupa hi! Afrika United.