argia.eus
INPRIMATU
Aeronautikako langileak Eusko Legebiltzarrera kateatu dira, kaleratzeen aurka
  • Aernnova, Alestis eta aeronautikaren sektoreko langileen mobilizazioaren amaieran, hainbat lagun Eusko Legebiltzarrera kateatu dira. Euren lanpostuen defentsan eta sektorearen etorkizunaren aldeko ekintza izan da.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2020ko abenduaren 18a
Argazkia: ELA sindikatua

Ostegun honetan, Aernnovako enpresa batzordeak uko egin dio zuzendaritzaren azken eskaintzari. Negoziazioa horrela amaitu da, eta, ezer aldatu ezean, azkenik, akordiorik gabeko lan erregulazioko espedienteak 82 kaleratze utziko ditu Berantevillako lantegian.

Aeronautikaren sektoreko hainbat enpresatako langileak mobilizazio bateratua egin dute gaur, Eusko Jaurlaritzatik Legebiltzarreraino. Manifestazioaren amaieran, hainbat lagun Legebiltzarreko hesian kateatu dira.