argia.eus
INPRIMATU
Aernnova enpresa arabarrak armagintzan nola parte hartzen duen, Ministroen Kontseiluak kontatuta
  • Abenduaren 29ko Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu zuen atzerriko inbertsore handiak egitea aeroegiturak egiten dituen Aernnovaren kapital sozialaren gehiengoaren jabe. Horrez gain, Espainiako Ministroen Kontseiluak adierazten du Aernnova Aerospace Corporation-ek ez duela zuzenean ekoizpen militarrik egiten, baina bai bere filialen bidez, eta hauen izenak zehazten ditu.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko urtarrilaren 03a

2017ko urteko azken Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu zuen enpresa hauek egitea egoitza nagusia Araban duen Aernnova Aerospace Corporation SAren jabe: PI 1, S.Á.R.L (Luxenburgo), Everest Holdings, B.V. (Herbehereak) eta ANV Co-Invest, L.P. (Erresuma Batua). Hiru inbertsore hauek egin dira Aernnova Aerospace Corporation SAren kapital sozialaren %60,41aren jabe, eta proportzio berean, baita honen filialen jabe ere.

Zer enpresa ari dira armagintzan?

Ministroen Kontseiluaren agiriak dio Aernnova Aerospace Corporation SAk ez dituela "zuzenean defentsarekin lotutako jarduerak" egiten, "baina bai zeharka, bere filialen bidez". Eta armagintzan ari diren Aernnovaren enpresa filia hauek zerrendatzen ditu jarraian:

- Aernnova Aerospace, S.A.U.

- Aernnova Aeroestructuras Álava, S.A.U.

- Aernnova Andalucía Estructuras Aeronáuticas, S.A.U.

- NMF Europa, S.A.U.

- INTEC-AIR, S.L.U.

- Gestión de Materiales y Proyectos, S.A.U.

- Aeronáutica y Automoción, S.A.U.

- Fibertecnic, S.A.U.

- Internacional de Composites, S.A.U.