AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.
Irunen, otsailaren 16an, administratiboki egoera irregularrean dauden herritarrei euskara ikasteko eskubidea bermatu behar zaiela aldarrikatzeko bildu da AEK. Harrera Sarearekin elkarlanean, Hizkuntzak mugarik gabe ekimena abiatu dute.
Antolatzaileen hitzetan, helburua da “administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonek, dauden tokian daudela, bertako hizkuntzak ikasteko eskubidea izan behar dutela aldarrikatzea, eta haien egoerari ikusgarritasuna ematea”.
AEKren Artekaritza Kontseiluko kide Aize Otañok adierazi duenez, lau haizetara aldarrikatu nahi dute "inor ez dela ilegala, eskubide guztiak, eskubide berberak, denontzat direla". dioenez, "herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz”.