argia.eus
INPRIMATU
AEBetan sartzeko bisa eskatzen duen ororen sareko historiala jakin nahi du Trumpen gobernuak
  • Azken bost urteetako telefono zenbakiak, sare sozialetan argitaratutako edukiak eta posta elektroniko bidez bidalitako mezuen berri izatea proposatu du AEBetako Estatu Sailak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko apirilaren 13a

CNN-k jaso duenez, orain arte, kasu berezietan soilik begiratu izan dira bisa eskatzaileen profilak. Oraingoz proposamena besterik ez da, AEBetako Administrazio eta Aurrekontuen Sailak onartu behar baitu egitasmoa. Hala ere, bidaiarien identitatean eragin zuzena izan dezake.

Interneten eskuratutako datuen bidez bidaiariak aztertuko eta identifikatuko lituzke Trumpen lan taldeak. Aurreikuspenen arabera, urtero 14,7 milioi pertsonengan izango luke eragina.