New Orleanseko Helegite Auzitegiak ebatzi du Mifepristona pilula baliatu ahal izango dela haurdunaldiko lehen zazpi asteetan soilik, Matthew Kacsmary epaile federalak AEBtan abortatzeko pilula debekatzea eskatu ondoren.
Estatu Batuetako Justizia Sailak errekurtsoa aurkeztu du Matthew Kacsmary Texasko epaile federal baten aginduaren aurka. Epaileak Mifepristona pilula abortiboaren komertzializazioa geldiarazi nahi du AEBtan eta Elikagaien eta Botiken Administrazioari (FDA) debekatzeko agindu dio.
Orain, New Orleanseko Helegite Auzitegiak ebatzi du Mifepristona pilula baliatu ahal izango dela abortuak egiteko, EITBk informatu duenez. Lehen baino era mugatuagoan erabili ahal izango da, ordea: haurdunaldiko lehen zazpi asteetan soilik eta medikuek preskribatuta.
AEBetan, Mifepristona eta Misoprostola pilulak erabiltzen dira, Elikagaiak eta Sendagaiak Administratzeko Agentziak baimenduak 2000. urtetik. Guttmacher institutuaren arabera, AEBetako abortuen erdiak baino gehiago (%53) sendagaiekin egin dira. AFPren arabera, bi pilulak erabiltzean abortuak "oso seguruak eta eraginkorrak" dira.