Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa sailetik jakinarazi dute erasoak Iranen etorkizuneko planak "gutxiestea" zuela helburu.
Qassem Soleimani jenerala, Irango Iraultza Guardiaren nagusietako bat eta Abu Mahdi al Mohandes, Irakeko milizia xii bateko presidenteordea erail dituzte AEBek Bagdadeko Nazioarteko Aireportuan. Pentagonotik zabaldutako idatziak Soleimaniri eta bera buru zuten Quds Indarrei egozten die "ehunka estatubatuar eta koalizioaren zerbitzuko kideak hiltzearen eta milaka lagunen zauritzearen erantzukizuna".
Irango Kanpo ministro Mohamad Javad Zarifek erasoa "oso arriskutsua" dela esan du. "Arriskutsua", gaineratu du Javad Zarifek, "Soleimanik Estatu Islamikoaren, Nusra Frontearen eta Al Qaedaren aurka borrokatzen duen indarrik eraginkorrena zuzentzen zuelako". Hori dela eta, Irango lider goren Alí Jameneik "erantzun gogorra" emango dutela ohartarazi du.