argia.eus
INPRIMATU
AEBetako zinema aretoetan estreinatuko dute ‘Handia’
  • Filma ozeanoz bestaldeko hainbat jaialditan eskaini dute, eta areto komertzialetara jauzia eman du, iragarri dutenez.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2018ko uztailaren 25
'Handia' filmeko irudi bat.

Nueva York, Santa Barbara, Washington, Cleveland eta Seattle-eko zinema jaialdietan parte hartu eta gero, Handia filma AEBetako areto komertzialetan ikusgai izango da gaurtik aurrera.

Hala iragarri dute filmaren Twitter kontu ofizialean eta, azaldu dutenez, Miamiko Tower Theater-en ekingo diote birari.

 

Albiste hau ataria.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.