AEBetako Senatuak onartu du 40 mila milioi dolarreko diru-laguntza; Zelenskik publikoki eskertu du, eta Ukrainan eta Europan bakea eta segurtasuna berrezartzeko balioko duela gehitu du.
Beste 40 mila milioi dolar emango dizkio Bidenen administrazioak Zelenskiren gobernuari. AEBak dira, alde handiz, Ukrainari diru kantitate handiena eman dion herrialdea. AEBetako Senatuak onartu berri duen 2022ko Ukrainako Diruegitamu Osagarrien Legea da 40 mila milioi dolarreko laguntza ahalbidetzen duena.
Zelenskik twitter bidez eskertu dio AEBetako Senatuari diru-laguntza berri hau: "Eskerrak eman nahi diziot AEBetako Senatuari 2022ko Ukrainako Diruegitamu Osagarrien Legearen onarpena. 40 mila milioi dolar AEBen ekarpen esanguratsua da Ukrainan, Europan eta munduan bakea eta segurtasuna berrezartzeko. Joe Bidenek legea sinatzea espero dugu", dio.
Atzo Joe Bidenek adierazi zuen laguntza berri honek Ukrainari arma eta munizio gehiago izatea ahalbidetuko diola.
I praise the ?? Senate's approval of the Additional Ukraine Supplemental Appropriations Act of 2022. $ 40 billion is a significant ?? contribution to the restoration of peace and security in Ukraine, Europe and the world. We look forward to the signing of the law by @POTUS
— ????????? ?????????? (@ZelenskyyUa) May 19, 2022
I applaud Congress for passing the security package I requested and for sending a clear bipartisan message to the world that the U.S. stands with Ukraine. This package will allow us to send even more weapons and ammunition to Ukraine as they defend their democracy and freedom.
— President Biden (@POTUS) May 19, 2022