AEBetan poliziak Alton Sterling izeneko arraza beltzeko herritarra hil du Lousianan uztailaren 5ean, asteartea. Ustez denda baten aurrean CD batzuk saltzen ari zelako egin zion herritar batek dei poliziari. Atxilotuta eta lurrean zeukatela nola exekutatu zuten bideoan grabatuta geratu izanak amorrua eta protestak eragin ditu.
Prentsa lokalean irakur daitekeenez, astearte goizean bi agentea zehaztu gabeko "istiluak" zeuden lekura agertu ziren.
Polizia departamentuaren arabera, Sterling CDak saltzen ari zen ilegalki denda baten aurrean. Horrez gain, arma bat zuela diote.
Minutu gutxiren buruan, agenteek Sterling nola blokatzen eta lurrera botatzen duten ikusten da bertatik pasatzen ari zen herritar batek grabatutako 48 segunduko bideoan. Lurrean daukatela, agenteetako batek dio arma bat daukala eta bi eta lau tiro artean jo dizkiote, unean bertan hilez.
The Guardianek jaso duenez, Sterlingek ez zuela armarik dio hilketa gertatu zenean lekuko zen dendariak.
Albistea zabaldu bezain pronto Sterling hil zuten lekura bertaratu zen eta gauean trafikoa moztu zuten une batez.
Protestors now parking in street to block traffic, raising fiats & chanting "black lives matter" #AltonSterling pic.twitter.com/aGu463ZTN4
— Bryn Stole (@BrynStole) 2016(e)ko uztailak 6
North Foster shut down in front of store where #AltonSterling shot by BR police. Bkgrnd: https://t.co/N6CKVsh9fF pic.twitter.com/yfFS18J7D6
— Bryn Stole (@BrynStole) 2016(e)ko uztailak 6
The Guardian egunkaria jarraipena egiten ari da eta aurten hildako 558.a dela zenbatu dute. Iaz poliziak 1.146 herritar hil zituela ere kalkulatu dute.