argia.eus
INPRIMATU
AEBetako militarrak zibilak hiltzen agertzen diren bideoa proiektatu dute Londresko parlamentuko fatxadan
  • AEBetako militarrek Irakeko zibilen aurka egindako erasoen bideoak proiektatu dituzte Erresuma Batuko parlamentuan, Julian Assange AEBetara estraditatzeko eskaerari aurka egiteko. Irudiak 2007koak dira, WikiLeaks webgunean filtratu zituen horietakoak.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 21

Parlamentuaz gain, Belmarsheko kartzelan ere proiektatu dituzte irudiok, Assange espetxeratua dagoen kartzelan. Bideoa 2010ean publiko egin zuen WikiLeaks-ek. Bertan, AEBetako militarrak Bagdaden zibilen talde bati tiro egiten agertzen dira, beraietatik bi Reuters agentziako langileak ziren.

Bideoez gain, Assangeren argazki eta “kazetaritza ez da delitua” bezalako lemak ere proiektatu zituzten bi eraikinen fatxadetan.

Ekintzaile australiarrak 2006an sortu zuen WIkiLeaks.org webgunea. AEBetatik ihesi, zazpi urtez egon zen Londresko Ekuadorreko enbaxadan asilo hartuta. Harik eta joan den urteko epirilean atxilotu zuten arte emakume bat bortxatu eta beste bati sexu erasoak egitea egotzita. AEBek estraditazioa eskatu dute.

Osteguneko ekintzaren bitartez Assange kazetaria dela eta bere lana egin zuela azpimarratu nahi dute, eta beraz, kaleratutako informazioa ez dela delitua.