AEBen garaipena Parisen: gas isurpenak murrizteko planak ez dira lotesleak izango

  • Aurreikusita zegoen bezala, COP21 klimaren gailurrean adostuko den nazioarteko hitzarmena ez da erabat loteslea izango. AEBek lortu dute akordioaren zirriborroa beren aldera lerratzera: herrialde bakoitzak aurkeztutako CO2 emisioak murrizteko planen betekizuna ez du nazioarteko organismo bakar batek ere kontrolatuko.


2015eko abenduaren 10ean - 11:17
2050ean erabateko deskarbonizazioa izan beharko litzateke klimari buruzko negoziazioen helburu nagusia, Greenpeacen ustez.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Akordioak oraintxe duen formulazioaren arabera –ostiralean berretsi beharko litzateke, ondo bidean– estatu bakoitzak NBEren idazkaritzari adierazi beharko dizkio klima aldaketa leuntzeko hartuko dituen legediak eta bestelako neurriak. Alta, Nazio Batuek ezin izango dituzte estatuen planak aldarazi, ezta ere zigorrik ezarri haiek beteko ez balira.

Hori lortzeko, AEBek artikulu oso bat kenarazi dute itunaren lehenbiziko zirriborrotik. Artikulu horrek zioen Parisen adostuko den hitzarmeneko parte izateko herrialde bakoitzak berretsi egin behar zituela bere gobernuak aurkeztutako murrizketa planak. Obamak nekez lor lezake berrespen hori, Kongresuko gehiengo errepublikanoak atzera botako liokeelako seguruenik.

Deskarbonizazio helburuak zehaztu gabe

Iragarrita zegoen COP21en helburua nagusia zela planetaren beroketa globala, 2100. urtean, bi gradutik gorakoa ez izateko hitzarmena adostea. Akordioaren zirriborroan langa 1,5 ºC-ra jaisteko aukera mantentzen da oraindik, eta hori aurrerapausotzat jotzen da, baina aurrerapauso hutsala da talde ekologista gehienen ustez, "akordioak ez baitu ezarriko helburu handinahi hori erdiesteko behar bezalako lanabesik".

Besteak beste, CO2 eta bestelako berotegi efektuko gasen (BEG) igorpenen gailurrera heltzeko epe zehatzik ez da ezarri. Hitzarmena 2020an sartuko da indarrean, Kyotoko Protokoloaren luzapena amaitzeaz batera, eta ustez 2018an hitz egingo da herrialde bakoitzaren murrizketa planez, baina plan horien benetako errebisioa 2024rako utziko da. Berandu, askoren esanetan. Eta Parisen negoziatzen ari diren testuak ez die estatuei ausartagoak izateko deialdirik egiten.

Greenpeacen iritziz, beroketa 1,5 gradutik gorakoa ez izateko nahitaezkoa da erregai fosilak erabat baztertzea 2050erako. Zirriborroaren testuak ez du deskarbonizaziorako data zehatzik finkatzen –horri buruzko aipamena egon bazegoen, baina kendu egin da– eta hori porrota da talde ekologistaren ustez, “aurrerapauso batzuk egin badira ere”. Petrolioa ekoizten duten estatuen interesak ikus daitezke testuaren pasarte batzuetan, Tatiana Nuño elkarteko kidearen berbetan.

Igorpenak murriztu beharrean, “neutraltasun klimatikoa”

Ingurumenaren alde Parisen bildu direnei gustatu ez zaien akordioaren beste alderdi bat “neutraltasun klimatikoa” da. Hau da, karbonoaren kontabilitatea egiteko garaian BEG emisio garbiak kontuan hartzea, eta ez atmosferara egiten diren isurketak. Aurreko bi hamarkadetan egin bezala, COP21ek aintzat hartzen ditu isurketa horiek “orekatuko” lituzketen bitartekoak: geoingeniaritza, CO2 biltegiak… Ekologisten hitzetan “soluzio faltsuak” diren horiek arazoz beteta daude: kasu batzuetan garatzeke dauden teknologiak behar dituzte, beste batzuetan oso zalantzazko kontabilitate-metodologietan oinarrituta daude, eta badira ere arrisku onartezinak dakartzatenak, geoingeniaritza kasu baterako.

Ekologistak Martxaneko Javier Andaluzen esanetan, gero eta agerikoagoa da kapitalismo berdea esaten zaion hori sendotuko duen akordio baterantz goazela. “Klima aldaketa benetan motelduko duen hitzarmen bat adostea eragozten ari dira”.

 

 

 

    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parisko Hitzarmena
2023-03-21 | ARGIA
“Etorkizun bizigarria” lor dezakegula diote klima larrialdian adituek, baina neurri zorrotzagoak eta berehalakoak hartuz gero

Klima larrialdiak dagoeneko saihestu ezin daitezkeen ondorioak ekarriko dituen arren, berehala neurri eraginkorragoak hartuz gero bada esperantzarik, planeta 1,5 gradu zentigradu baino gehiago ez berotzeko eta “denontzako etorkizun bizigarria ziurtatzeko”. Hala dio... [+]


Orain arteko neurriek ez dute balio klima larrialdia gelditzeko

IPCC Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeak astelehenean kaleratutako txostenean azaldu du egoeraren larritasuna. Tenperatura 1,5 gradu igoz gero, atzeraeragin ezinezko kalteak egongo dira ingurugiroan: lehorteak, bero boladak eta euriteak. Egungo bidea jarraitzen bada,... [+]


2021-07-14 | Unai Brea
Iñigo Capellán Pérez
"Ezin da klima aldaketa gelditu; helburua erabateko hondamendia eragoztea da"

Valladoliden sortu zen Iñigo Capellán Pérez, 1986an. Industri ingeniaritza ikasi zuen Espainiako hiri horretako unibertsitatean eta Pariseko ENSAMen. 2010etik, jasangarritasuna aztertzen duen Energia eta Sistemen Dinamika ikertaldean dihardu,... [+]


Larrialdi klimatikoa gelditzeko neurriak baztertu dituzte Suitzan erreferendumean

Karbono emisioak gutxitzeko legea onartu ala ez bozkatu dute igandean. %51,6k ezezkoa eman du.


Klima aldaketa eragiten duten gasek berriro markak hautsi dituztela ohartarazi du NBEk

NBEren Munduko Metereologia Erakundeak 2018an egindako azterketak txosten batean bildu ditu, eta CO2aren gorakada nabarmendu du.


2017-11-20 | Unai Brea
COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra

Fidji Uharteen presidentziapean, 25.000 lagun inguruk bi aste eman dituzte Bonnen, klima aldaketari aurre egiteko bideez jarduteko urteroko hitzorduan. Eta urtero bezala, edo ia, egin zitekeena baino gutxiago egin da, arazoaren larritasunari buruzko diagnostikoa kasik ahobatekoa... [+]


2017-11-06 | Unai Brea
Gailurrez gailur, klima hondamendirantz

COP23, klima aldaketari buruzko 23. gailurra hasi da Bonnen. Hala ere, goi-bileraren gidaria ez da Alemania izango; lehen aldiz, klima aldaketaren mehatxua larrien jasaten duen estatu batek du presidentzia: Fiji Uharteak. Munduko gobernuei lehenbailehen neurriak hartzeko eskatu... [+]


2017-06-16 | Xalba Ramirez
Parisko Akordioa ez betetzeak 250 milioi errefuxiatu klimatiko eragin ditzake

“Parisen hartutako konpromisoak ez baditugu betetzen, gaurtik hasita, 2050. urtera bitarte 250 milioi errefuxiatu klimatiko erbestera bultzatzeko arriskua dago”, esan du Jean-Claude Junckerrek Europako Batzordeko presidenteak Eurolegebiltzarrean.


2017-06-02 | Unai Brea
Klimaren akordioa: America out again

Donald Trumpek hauteskundeak irabazi zituen egunean, 2016ko klimaren gailurra hasi berri zegoen Marrakexen. Han zebiltzanen testigantzei kasu egitera, hautagai errepublikanoaren garaipenak nolabaiteko deserosotasuna zabaldu zuen giroan, are etsipena ere zenbaitengan. Agidanez,... [+]


Trumpek bi astean erabakiko du Parisko Klimaren Akordiotik atera edo ez

AEBetako lehendakari Donald Trumpek bi asteren bueltan erabakiko du Parisko Akordioan jarraitu edo ez; esan du akordio “justu” bat nahi duela.


2017-01-31 | Unai Brea
“Artikoan izotzik gabeko uda izateak Parisko Klimaren Akordioaren helburuak lortzea zailduko du”

BC3, klima aldaketa aztertzen duen EAEko zentroko ikerlariek kalkulatu dute udan Artikoko izotz guztia urtzeak –mende erdirako iragarrita dagoen fenomenoa– uste baino zailago bihurtuko duela klima aldaketaren aurkako nazioarteko akordioak betetzea. Ikerlanean parte... [+]


2016-11-21 | Unai Brea
Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra

Iaz Parisen sinatutako Klimaren Hitzarmena “konpromisoak hartzeko konpromisoa” izan zen, Mari Jose Sanz BC3 ikerkuntza zentroko zuzendariaren esanetan. Marrakexen amaitu berri den COP22 gailurrean Parisko helburuak betetzeko bitartekoak zehazten hasi behar zuten... [+]


2016-11-11 | Unai Brea
Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko?

Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien arte. Aurtengo gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima aldaketa... [+]


2016-11-04 | Unai Brea
Klima aldaketa: bitartekoak zehazten hasteko ordua iritsi da

Azaroaren 7an hasiko da Marrakexen klima aldaketari buruzko COP22 gailurra. Helburu nagusia 2015ean adostutako Parisko Hitzarmena nola beteko den zehaztea da. Momentuz, 72 estatuk berretsi dute hitzarmen hori, baina gas emisoak murrizteko aurkeztu dituzten planak ez dira nahikoa... [+]


2016-03-02 | Unai Brea
Mari Jose Sanz, BC3ko zuzendaria
“Parisen gobernuek ez zuten adostu klima aldaketaren aurkako konpromiso zehatzik, konpromisoak hartzekoa baizik”

BC3, Basque Centre for Climate Change ikerketa-zentroko zuzendari zientifikoa da urtarrilaz geroztik. Hein handi batean Parisko COP21 gailurrean hartutako erabakiek ezaugarrituko dute zientzialarien lana klima aldaketaren alorrean, Sanzen aurkezpenean ondo nabarmendu zutenez... [+]


Eguneraketa berriak daude