argia.eus
INPRIMATU
AEBek eten egin dizkiote Munduko Osasun Erakundeari bere diru-sarreren hiru laurden
  • AEBetako lehendakari Donald Trumpek apirilaren 14an agindu du Munduko Osasunaren Erakundeari (MOE) AEBek egiten dioten diru ekarpena etetea, "erakundeak jokatutako papera aztertzen dudan bitartean". Koronabirusaren "kudeaketa txarra egin" eta "bere zabalpena ezkutatu izana" leporatu dio MOEri. AEBren ekarpenak MOEren aurrekontuaren hiru laurdenak dira.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 15

Bere erabakia argudiatzeko AEBetako lehendakariak aipatu ditu MOE aurka agertu zela Trumpek urtarrila bukaeran Txinatik zetozen bidaiarien trafikoa eten zuenean, eta baita ere MOEk lehenago aktuatu ez izana, eta "fidatzeaz gain, Txinako gobernua goretsi izana".

MOEren aurrekontuaren hiru laurdenak jokoan

Trumpek oroitarazi du urtean 364-455 milioi euroko ekarpena egiten diotela AEBek MOEri, Txinak urtean 36 milioi euroko ekarpena egiten duen bitartean. MOEren aurrekontuaren hiru-laurden osatzen du amerikarren ekarpenak.

MOE koronabirusa zabaldu izanaren erantzule jo du Trumpek

Bizitzak salbatzearen aurretik "politikoki polit" agertzea lehenetsi duela leporatu dio Trumpek MOEri eta "egoki jokatu balu, Covid-19ari bere jatorrizko eremuan (Txinako Wuhan-en) eutsi ahal izango zitzaiola, oso heriotz eta ondorio ekonomiko gutxi eraginaz".