Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin du AEBetako presidenteak; Ukrainar buruzagiak bakearen aldeko adierazpen publikoak egin ditu, baina ez du ziurtatu ados dagoenik AEBek eta Errusiak hasiko lituzketen negoziazio horiekin. Putin eta Trump Saudi Arabian elkartuko dira aurrez aurre.
Donald Trump AEBetako presidenteak asteazkenean sare sozialetan azaldu duenez, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin eta Volodymir Zelensky Ukrainakoarekin hitz egin du telefonoz bidez, Ukrainako gerrarekim amaitzeko balizko negoziazio batzuen inguruan.
Putinek eta Trumpek ordu eta erdiz hitz egin dute eta AEBetako presidentearen arabera elkarrizketa prozesu bati "berehala" ekitea adostu dute. Bi mandatariak Saudi Arabian elkartuko dira aurrez aurre horretarako. Kremlinak deia baieztatu du eta Dimitri Pescov bozeramailearen esanetan "elkarrekin lan egiteko ordua iritsi" dela ondorioztatu dute.
Harreman horien testuinguruan, Trumpek iradoki du Ukrainak dituen "lur arraroak" esplotatzeko aukera izan behar lukeela AEBek, bere babesarebn ordainetan
Zelenskyk ere baieztatu du Trumpekin hitz egin duela "luze eta zabal" telefonoz, Ukrainako gerrari buruzko bake aukeren inguruan. Ukrainako presidenteak deia eskertu du, baina publikoki bakearen aldeko adierazpenak egin arren, ez du ziurtatu ados dagoenik Trumpek eta Putinek abiatuko dituzten negoziazio horiekin: "Harreman gehiago izan behar dugu eta bilera gehiago antolatu" esan du soilik.
Harreman horien testuinguruan, Trumpek iradoki du Ukrainak dituen "lur arraroak" esplotatzeko aukera izan behar luketela AEBek, bere babesaren ordainetan.
Autopsia baterako baldintzak
Asterazkenean, kasik aldi berean, AEBetako Defentsarako idazkari berria den Pete Hegsethek adierazpen adierazgarriak egin ditu, NATOko partaideen Defentsa ministroek Bruselan egindako bilera baten aurretik. Esan du Kievek ezin duela pentsatu "errealista denik 2014ko lurraldeak berreskuratzera iritsiko denik, ezta NATOra batuko denik ere". Are gehiago, Hegsethen arabera, AEBetako soldaduek ez lukete parte hartu behar Errusia aldentzeko balizko segurtasun operazioetan edo NATOko misioetan.
Europako herrialdeak, bestalde, lehen kontaktu eta adierazpen horien zain zeuden Trumpek presidentetza hartu ostean, EBren papera prozesu horretan oso bazterrean gera baitaiteke. Hala, Europar Batasuneko hainbat herrialdetako Atzerri ministroek, Parisen bilduta, nabarmendu dute Europaren eta Ukrainaren parte hartzea "ezinbestekoa" dela negoziazio horietan.
Europako herrialdeak lehen kontaktu eta adierazpen horien zain zeuden, Trumpek presidentetza hartu ostean. Europar Batasuneko hainbat herrialdetako Atzerri ministroek, Parisen bilduta, nabarmendu dute Europaren eta Ukrainaren parte hartzea "ezinbestekoa" dela negoziazio horietan
Horren ondotik, Europako mandatarien erreakzioak bata bestearen atzetik etorri dira. Alemaniako Defentsa ministro Boris Pistoriusen esanetan, "hobe litzateke AEBek Errusiari ez baliote kontzesiorik egin negoziazioak hasi aurretik", nabarmendu du The Guardian egunkariak. Erresuma batuko John Healeyk, berriz, esan du Errusiak "mehatxu bat" izaten segiko duela "Ukrainaz gaindi".
NATOko idazkari nagusi Mark Ruttek, bere aldetik, ziurtatu du asteazkenean "gauza asko gertatu" direla, eta horien ondorioak eta eztabaidak ikusiko ditugula hurrengo egun eta asteetan. "Denok nahi dugu Ukraina ahalik eta posizio hoberenean egotea elkarrizketak hasten direnean", esan du. Aliantza militar horrek 50.000 milioi dolarreko dirulaguntza eman zion Ukrainari 2024an armetan, hitzemandakoa baino 10.000 milioi dolar gehiago.