argia.eus
INPRIMATU
AEBek “ekintzekin” neurtuko dituzte Ipar Korearen pausoak eta “ez hitzekin”
  • Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteak bi Koreak batzeko aukerari buruz egindako adierazpenei erantzun diete AEBek: “Ikusten ditugun ekintzekin baloratuko dugu Ipar Korearen jarrera eta ez entzuten ditugun hitzekin”.

Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 04a
Victoria Nuland AEBetako Gobernuko Estatu Departamentuko bozeramailea.

Victoria Nuland AEBetako Gobernuko Estatu Departamentuko bozeramaileak esan duenez, Piongiangek “Gabon aurretik harturiko erabakiek ez zituzten gauzak erraztu. Argi eta garbi utzi nahi dugu Kim Jong-unek erabaki bat hartu beharra duela, edo gurekin harremanetan hasi eta nazioarteko betebeharrak bete, edota orain arte bezala jarraitu eta bere herrialde pobretzeaz gain besteengandik urrundu”.

Kim Jong-unek Ipar Korea eta Hego Korearen arteko liskarrak amaitzeko nahia azaldu zuen Gabonetako hitzaldian. Liskar hauek 1950 eta 1953 bitartean izandako gerran bake akordiorik lortu ez izanetik datoz.