argia.eus
INPRIMATU
AEBek Boliviako goi karguak espiatzen dituztela salatu du Evo Moralesek
  • Inteligentzia zerbitzu estatubatuarrek Boliviako gobernuko goi karguen helbide elektronikoak kontrolatzen dituztela salatu du pasa den larunbatean Evo Morales Boliviako presidenteak.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 15a
Evo Moralesek bere gobernuko kideak espiatzea leporatu die AEBei.

Moralesek honela azaldu du espioitzaren zergatia: “Espioitza egiten dute, interbentzio baterako, dominazio baterako. Eta zergatik dominazio nahia? Gure baliabide naturalak beren esku nahi dituztelako. Hortxe dago koxka”.

Andeetako herrixka batean egindako ekitaldi publikoan salatu du espioitza kasua. Berria Montevideon (Uruguai) egin zen Mercosur-eko goi-bileran jakin zuela adierazi du Moralesek, “presidente lagun batzuen bitartez”.

Argentinako kantziler Héctor Timerman-ek ere salatu zuen bere herrialdeko ehun funtzionariori egindako jarraipena.

Boliviako presidenteak salaketaren ostean garbi berretsi du Edward Snowdeni babesa emateko intentzioa.