argia.eus
INPRIMATU
AEBak Afganistandik erretiratu dira, duela 20 urte abiatutako “misioa” amaitutzat emanda
  • "Erretiratzearekin duela 20 urte, 2001eko irailaren 11ren ondotik, abiatu genuen misioa bukatzen da", azaldu du astelehenean Kenneth McKenzie jeneralak Pentagonoan egindako agerraldian. Denbora horretan Osama bin Laden eta Al Kaidako hainbat kide hil izana nabarmendu du McKenziek, baina baita 2.461 estatubatuar hil direla ere.

ARGIA @argia 2021eko abuztuaren 31
Chris Donahue komandantea, Kabul utzi duen azkeneko soldadu estatubatuarra / CENTCOM

AEBek, hortaz, amaitu dituzte ebakuazioak, Estatu Islamikoak jarritako epe-muga betez. "Afganistandik erretiratzeko prozesua gauzatu dugula eta estatubatuarrak, atzerritarrak eta afganiar zaurgarrienak ebakuatzeko misioa amaitutzat eman dugula iragartzeko nago hemen", adierazi du CENTCOM zentroko buruak. Kabulgo aireportutik atera den azken hegaldian AEBetako jarduneko enbaxadore Ross Wilson zioan. Hain justu, AEBek jakinarazi dute enbaxada bera ere aterako duela Afganistandik. Ordezkaritza diplomatiko iraunkorrik izango ez duen arren, McKenziek adierazi du diplomazioaren bidetik ahalginean jarraituko dutela Afganistanen dauden estatubatuarrak eta handik ihes egin nahi duten afganistandarrak ateratzeko.

Zentzu horretan, jeneralak esan du pasa den abuztuaren 14tik AEBko tropek 79.000 zibil baino gehiago ebakuatu dituztela, tartean 6.000 estatubatuar. Nazioarteko tropen laguntzarekin, 123.000 lagun atera direla Afganistandik.