2015erako Afganistanen dagoen soldadu kopurua 10.000tik jaitsi daitekeela adierazi du AEBetako Etxe Zuriak. 2011n 100.000 soldadu estatu batuar zeuden, eta gaur egun 33.000 inguru daude, Reutersen arabera.
AEBtako Gobernuak adierazi duenez “terrorismoaren aurkako operazioetan” eta “Afganistango soldaduen entrenamenduan” egingo dute lan Asiako herrialdean mantenduko dituzten soldaduek.
Afganistango armada “matxinatuen aurka” entrenatzeko gutxienez 10.000 soldadu estatu batuar behar direla adierazi du Joe Dunford AEBko lider militar eta NATOko kideak.
Adostasunik ez
Hamid Karzai Afganistango presidentea eta Barack Obama AEBkogobernuburua ez dira oraindik adostasunera iritsi. Karzaik adierazi zuen ez duela onartuko Washingtongo armadak Afganistango zibilen etxeetan operazio militarrak egiterik, eta “talibanekin bake prozesu zintzoa” aurrera eraman nahi duela esan zuen.
2013ko eztabaidetan 2014tik aurrera AEBen tropa guztiak Asiako herrialdetik kanporatzeko aukera ikertuko zuela esan zuen Etxe Zuriak.