argia.eus
INPRIMATU
Adolfo 'Txiki' Muñoz:
“Urkulluren gobernuak sindikatuekin nahi duen harremana klientelismo petoa da, ez dugu sekula onartuko”
  • ELAko buru Adolfo Muñoz elkarrizketatu du Xabier Martinek Berriarako. Euskal sindikalismoak bizi duen egoera eta LABekin izandako hausturari buruz hitz egin du.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 28a
Argazkia: lab industry

Mañetan (Araba) jaioa da 59 urteko Adolfo Muñoz. Urteetan sindikalismoaren irudietako bat izan arren bere azken txanpan dago. ELA sindikatuko buruak maiatzean utziko du bere kargua. Eusko Jaurlaritzarekin erlazioa muturreraino eraman du ELAk bera buru ari den bitartean.

ELA eta LAB sindikatu abertzaleen aldentzearen inguruan galdetu dio. LABek ez duela jarrera kritikorik erakutsi EH Bildu eta EAJk hartutako “klaseen arteko” erabakietan eta ELA ez dela “epelkerietan” ibiliko gehitu du. Bere ustez, EAJK eta EH Bilduk adostutakoa “klase arteko modu baten bidez joatea burujabetasunerantz” eta beraiek ez dute horretan sinisten.

Eusko Jaurlaritzarekin ere kritiko agertu da. Dekretu berriaren aurka azaldu da. Bere iritziz, EAEko Gobernuak erabaki du zertaz hitz egin, halaber, sindikatuek dituzten ordezkaritzakez omen ditu errespetatze: “Sindikatu bakar baten oniritzia baino ez lukete behar arauak onartzeko, haren ordezkaritza edozein dela ere”.