Noticias de Gipuzkoa egunkariaren arabera, Fiskaltzak kontraesanak aurkitu ditu Nafarroa Oinezen sexu erasoa salatu zuen neskaren eta ustezko erasotzailearen ahotan. Ikerketen emaitzen zain dago orain.
Beti ere Noticias de Gipuzkoa egunkariak dioenaren arabera, Iruñeko 17 urteko mutilak, urriaren 19an Adingabeen Fiskaltzan deklaratu zuenean, esan zuen ez zuela sexu erasorik egin eta salaketa jarri duen neskarekin ez zuela sexu harremanik izan. Adin txikikoak baieztatu zuen neskarekin eta bere lagunekin egon zela Nafarroa Oinezen. Egunkariak dio, salatzailearen gertukoek adierazi dutela neska pixa egiteko aldendu zela eta ezezagun batek eraso egin eta bortxatu egin zuela.
Adingabeen Fiskaltza ikerketak zer ematen duen zain dago, batez ere lagin biologikoen emaitzen zain.