argia.eus
INPRIMATU
Bi adingaberi sexu abusuak egiten saiatzeagatik gizon bat atxilotu dute Donostian
  • Urtarrilaren 4an jazo zen erasoa Donostiako erdigunean. Ertzaintzak gizona atxilotu du eta urtarrilaren 12an epaituko dute Donostiako guardiako epaitegian. 

Jone Markuleta @JMarkuleta 2021eko urtarrilaren 07a

Urtarrilaren 4an, 31 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Donostian, adingabeko bi emakumeri sexua abusuak egiten saiatzea egotzita. Gertakariak Donostiako erdigunean jazo ziren, gaueko 21:00ak aldera. Gazte kuadrila batek ertzaintzaren patruila bati laguntza esakatu zion.

Laguntza eskatu zuten unean gizonak alde egin zuen, eta ertzainek berau geldiarazi zuten, berau identifikatuz. Nesken testigantzak jaso zituzten, gertatutakoa ezagutzeko. Antza, emakumeetako bati eskutik heldu zion gizonak, eta musukatzen ahalegindu. Beste emakumeari ere eskutik heldu zion arren, neskak alde egitea lortu zuen. Testigantzek salatutako kontuan izanda, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu zuen, bi adingabeei sexu abusuak egitea eragotzita. 

Atxilotua urtarrilaren 12an epaituko dute Donostiako guardiako epaitegian.