argia.eus
INPRIMATU
Adingabe bati sexu erasoak egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat Bilbon
  • Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa jasan duen emakumeak erasotzaileak lan egiten zuen zentro berean ikasten zuen.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 19a
Eraso matxisten kontrako elkarretaratzea (Argazkia: Uriola.eus)

Sexu abusuak 2017ko azarotik 2018ko maiatza artean egin zizkion erasotzaileak emakumeari. Naizek jasotzen duenez, hasiera batean biluzik ateratako argazkiak eskatzen zizkion gizonezkoak. Denborarekin, baina, emakumearengana hurbilduz joan eta sexu abusu zein erasoak egin zizkion zentroan bertan.

Erasoak jasan dituen emakumearen familiak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak 29 urteko gizonaren atxiloketari bide eman. Ostegunean epailearen aurretik pasa ostean, aske utzi dute. Erasoak pairatu dituen emakumeari, aldiz, babes neurriak ezarri dizkiote erasotzailea berarengana hurbiltzea ekiditeko.