Sexu-erasoa asteazken goizaldean gertatu da Gasteizen eta momentu honetan gertaera ikertzen jarraitzen du poliziak.
Eraso egin dioten emakumea adingabea da eta Ertzaintzak identifikatu dituen biak ere adin txikikoak dira.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak asteazken goizean Euskadi Irratiko Boulevard programan azaldu du, erasoa Florida parkean izan dela. Gaineratu duenez “onartezina da XXI.mendean, emakumearen aurkako erasoak salatu behar izatea edozein herrialde edo hiritan”.
Gertaera gehiago argitzeko asmoz, ikerketa lanetan jarraitzen du poliziak.
Joan den igande goizaldean ere, gizonezko bat atzeman zuten bi emakumeri ukituak egiteagatik.