Indonesiako adingabearen ama ere atxilotu egin dute alabari abortatzen laguntzeagatik, Publicok jakinarazi duenez.
15 urteko gaztea sei hilabeterako zigortu dute bere anaiak bortxatu ondoren, haurra abortatzeagatik.
Gaztearen anaiari bi urteko espetxe zigorra ezarri diote adin txikiko bat bortxatzeagatik eta ama ere atxilotua dute abortatzen laguntzeagatik.
Emakumearen aurkako indarkeriaren komisio nazionaleko lehendakariordeak salatu duenez, Indonesiako Gobernuak egin duena “ez da justua”. “Bortxatu zuten eta orain espetxeratu dute. Emakume guztiek izan behar dute abortuaren gainean erabakitzeko eskubidea”, dio.
Indonesian abortatzea legez kanpokoa da, haurdunaldiaren lehen sei asteetan egin daiteke soilik.