argia.eus
INPRIMATU
Adingabe bat bortxatzen saiatzeagatik, 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian
  • Astelehen gauez jazo da erasoa. Emakumeak ihes egin eta laguntza eskatzea lortu du.

ARGIA @argia 2019ko urtarrilaren 08a
(Argazkia: Donostiako Feministak)

Donostiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Intxaurrondo eta Egia auzoen artean ahalegindu zen erasotzailea bortxaketa gauzatzen. Matigoxotegi inguruetan hurbildu zitzaion neska gazteari, baina honek ihes egin eta laguntza eskatzea lortu zuen.

Erasoaren berri izan ostean, Udaltzaingoak erasotzailea bilatzeari ekin zion. Inguruetan atzeman zuten, eta sexu eraso delitua leporatuta atxilotu.