argia.eus
INPRIMATU
Adin txikikoek Azpeitiko apustu etxean jokatzeko oztoporik ez dutela erakusten duen bideoa
  • Ernai erakundeak egindako bideoan ikus daitekeenez, 16 urteko gazteak arazorik gabe jokatzen du RETA enpresak Azpeitian ireki duen apustu etxean

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 14a

"Aurkezten dugun ikus-entzunezkoaren asmoa ez da adin txikikoen erabakitzeko gaitasuna ezbaian jartzea eta ez dugu pentsatzen arazoa legea ez betetzean dagoenik", diote Ernaiko kideek. "Izan ere, Eusko Jaurlaritzak dauka apustu etxeen inguruko legeak egiteko ahalmena, eta horrek ahalbidetu du gure herrian lokal hau arazorik gabe irekitzea. Gainera, azken hilabeteetan izan diren hitzaldi ezberdinetan ikusi ahal izan dugu gai honen inguruan zabaltzen den ustel usaina. Apustu etxearen irekiera legezkoa dela azpimarratzea izan da, ordea, lokal honen atzean daudenen argudio nagusia eta hau gezurtatzera gatoz".