Erasoa gaitzesteko, Bermeoko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du ostegun arratsaldean.
Erasoa larunbatean jazo zen, Bermeon, igogailu batean. Gizon batek adin txikiko emakume bati sexu erasoa egin zion.
Erasoa pairatu zuen emakumeak salaketa jarri zuen poliziaren aurrean, eta ondorioz erasotzailea atxilotu zuten Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.
Bermeoko Mugimendu Feministak erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunean, 19:30ean Lamerako harrizko bankuan. Udalak deialdiarekin bat egin du.