argia.eus
INPRIMATU
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke
Leire Ibar 2024ko urriaren 29a
Espainia zabor gehien sortzen duten herrialdeen artean kokatzen da. Pexels

Txostenak zehazten duenez, birziklatze neurriak areagotu ezean, auzia geroz eta larriagoa bilakatuko da, eta hondakinen kopuruak etengabe egingo du gora. Zabor elektrikoaren edo e-waste-aren kopuruak 2030ean Indiak sortzen duen hondakin kopurua gaindituko luke, kontuan izanda gehien kutsatzen duen herrialdeetako bat dela.

Adimen artifizialak 1,2 eta 5 milioi tona zabor elektroniko metatu sor ditzakeela ondorioztatu dute ikertzaileek. Horietako hondakin ugari “material arriskutsuez” osatuak direla nabarmendu dute, hala nola, bateriek dituzten beruna eta kromoa. Hardwareek sortzen duten zaborra ikertu dute, besteren artean, prozesatzeko unitateek, biltegiratzekoek eta elikadura sistemek eragindakoa. 

Hondakin elektronikoak birziklatzeko eta kudeatzeko neurri egokiak ezartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute Peng Wang buru duen ikerketan. Wangek eta bere taldeak hainbat arrisku mailatako lau agertokiren planteamendua aurkeztu dute, eta kasurik okerrenean, ingurumen-inpaktua "suntsitzailea" izango litzateke. Horren aurrean teknologia aurreratuen ekoizpenean praktika jasangarriagoak hartzeko premia nabarmendu dute. Adituen arabera, materialak berrerabiltzea helburu duen ekonomia zirkularreko estrategia batek %86an murriztu lezake hondakin elektronikoen sorrera.