argia.eus
INPRIMATU
AHTren bi zati eraikitzen ari den Corsan enpresa ustelkeria auzi batengatik ikertzen ari dira
  • Adifen Madrilgo eta Bartzelonako egoitzak eta Corsan enpresarenak miatu ditu Guardia Zibilak, ustez Kataluniako abiadura handiko trenaren Bartzelona inguruko obretan diru funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik.

ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 05
Guardia Zibilak Adifen egoitzan astelehen goizean (argazkia: Cinco Dias).

Bederatzi lagun atxilotu dituzte jada. Tolosaldeko Atariak argitaratu duenez, atxilotutako batzuk Corsan enpresako zuzendaritzako kideak dira. Enpresa horrek Euskal Herriko Abiadura Handiko Trenaren zenbait obra ere bere esku dauzka, besteak beste, Tolosa-Hernialde eta Zizurkil-Andoain zatiak.

Operazioa irekita dago El Paísen irakur daitekeenez. Bartzelonako 9. Instrukzio Epaitegiak eta Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak jarri dute abian.

Bidegabe erabilitako diru kopurua 6 milioi eurokoa izan daitekeela diote hainbat iturrik.