argia.eus
INPRIMATU
Adierazpen bateratua izenpetu dute Korsikako, Kanakyko, Guyanako, Polinesiako eta Euskal Herriko alderdi independentistek
  • Frantziaren menpe segitzen duten hainbat herrietako alderdi independentista banak adierazpena izenpetu dute Corte-n (Korsika) urtero egiten diren Ghjurnate di Corti topaketa independentisten baitan.

ARGIA @argia 2022ko abuztuaren 11

Korsikatik Corsica Libera, Polinesiatik Tavini Huiraatira, Guyanatik MDES Dekolonizaziorako eta Emantzipazio Sozialerako Mugimendua, Kanakytik FLNKS Kanaken Askapen Nazionalaren eta Sozialistaren aldeko Frontea eta Euskal Herritik EH Bai. Bost alderdi independentista horiek izenpetu dute adierazpen bateratua Corten buruturiko topaketen baitan.

Elkarlana garatzeko konpromisoa hartzen dute adierazpen horretan, eta hori "nazioarte mailan", "esparru nazionalean" [Frantziako Estatua] eta "tokian-toki". Historikoki beti egon diren harremanak kontuan hartu eta hauen garatzeko xedea aipatzen dute testuan.

Herri kolonizatuek duten independentziarako eskubidea eta dekolonizazioaren beharra aipatzen dituzte Nazio Batuen ebazpenek. Ebazpen horiek oroitarazirik hasten dute haien adierazpena.

Ghjurnate di Corti topaketen 40. edizioa burutu dute asteburuan Corte herrian. Euskal Irratiak irrati sarean hitz egin du Nikolas Blain EH Baiko hautetsiak adierazpenaz. Hain zuzen, EH Bildu eta EH Bai alderdien ordezkaritza egon da bertan: