Herritarren Segurtasunerako Legea onetsi du Espainiako Kongresuak eta orain Senatuak onartu beharko du. PP eta UPN izan ezik gainerako alderdiak aurka azaldu dira.
Ostegunean onartu zuen Espainiako Kongresuak Herritarren Segurtasunerako Legea. Oposizioko alderdiek bederatzi zuzenketa egin dizkiote guztira.
Onartu berri den legearen aurka hainbat protesta egin dituzte; esaterako, No Somos Delito (Ez Gara Delitua) plataformak hileta elizkizun bat irudikatu du Diputatuen Kongresuan. "Legearen aurka gaude isunak jartzea eta adierazpen askatasuna mugatzea direlako helburuetako batzuk", azaldu dute plataformako kideek.
Herritarren Segurtasunerako Legearen neurri esanguratsuenetako bat da kontrol judizialik gabe Espainiako Gobernuak ezarritako isun gogorrak ezarri ahalko dituela zigor gisa, eta horien kontrako helegitea jartzea garestu egingo dela.