argia.eus
INPRIMATU
Adarra saria jasoko du Berri Txarrak taldeak
  • Ekainaren 21ean izanen da ekitaldia. Kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko maiatzaren 21

Berri Txarrak taldeak jasoko du aurtengo Adarra saria. Donostiako Udalak taldeak musikagintzan egindako ibilbidea saritu nahi izan du. Ekainaren 21ean eginen dute ekitaldea, eta taldeak kontzertua emango du ondoren Victoria Eugenia antzokian. Kontzerturako sarrerak bihar jarriko dituzte eskuragarri Interneten eta leihatilan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du, eta CC-By-sa lizantziari esker ekarri dugu ARGIAra.