Adabaki fiskala

  • Independentista sentitzen den edonorentzat oso zaila da onartzea EAEk urtean 950 milioi euro ordaindu behar izatea kupo gisa. Kafesne horri demagogia tanta batzuk botaz gero, esan daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei egunean hiru milioi euro kostatzen zaiela independenteak ez izatea.


2017ko maiatzaren 09an - 10:35
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Joan den hilaren 3an izenpetutako akordioak parametro berriak irekitzen dizkio Nafarroako kupoaren inguruko debateri. Espainiako estatuak ia 700 milioi euro eskatzen dizkio Nafarroako Erkidegoari; Nafarroako Gobernuak egindako azterketa teknikoek, ordea, ondorioztatzen dute ordaindu beharreko ekarpena 600 milioi eurokoa dela. Alderaketa soil bat eginda, argi geratzen da kalkulu hori berrikusi egin behar dela. Demografian eta BPGean EAE Nafarroa baino 3,3 aldiz gehiago da; eskumenen arloan ere paretsu daude bi erkidegoak. Horrenbestez, egin beharreko ekarpena 300 milioi euroren bueltan egon beharko litzateke. Hau da, prestatu dadila Nafarroako laukotea negoziatzeko.

Erregimeneko gobernuak egon zirenean (UPN-PSN), zentralismoaren ase-ezintasun ekonomikoak eragin zuen lagapen gehiegi egitea Madrili. Herritarrekin oso gogorrak izan diren gobernuak izan ditugu Nafarroan, baina Madrilen aurrean otzan-otzan aritu dira. Zalantzan ezin da jarri independentistak direla autonomiaren defendatzaile onenak, autonomia soila nahikoa ez dela ikusten dutelako. Aldi berean, autonomistak deitzen diren horiek dira autonomia okerren babesten dutenak, gehienbat zentralismoaren frankiziak izaten direlako kasurik gehienetan. Era horretara, euskal eta nafar autonomiaren defendatzailerik kaskarrenak dira Alfonso Alonso, Yolanda Barcina eta enparauak.

PP eta EAJren arteko akordioa ikusita, burura datorkiguna da ea herritar eta militante jeltzale asko ez ote diren damututa egongo, duela 20 urte Aznarren inbestidura babestu zutenean gertatu zitzaien bezala.

Rajoyk eta Ortuzarrek izenpetutako akordioaren 36 atalen edo ekinbideen edukietara doa bigarren hausnarketa. Gehien ikusten dena eta harridura ere sortzen duena da Euskal Herriko gizartearen kezka nagusiak ez direla jasotzen: 1) Bakea eta elkarbizitza 2) Erabakitzeko eskubidea eta Estatutuaren erreforma 3) Politika sozialak. Hitzarmen horren 36 “lorpen” horietako gehienak oso zehatzak dira eta izaera ekonomikoa duten konpentsazioak baino ez dira. Izaera horretatik aldentzen diren bakarrak lehen bi edo hiru puntuak dira: akordio fiskala, Euskal Y eta goi-tentsioko argindarraren prezioa.

Hala ere, Espainiako estatuko aurrekontuak babestea Rajoyri eta PPri egindako lehen mailako opari politikoa da. Euskal gizarteak dituen hiru kezka nagusiei bultzada ematea izango litzateke Euskal Herriak beharko lukeena; hau da, bakea, erabakitzeko eskubidea eta politika sozialak eta ekonomikoak. Orain urte batzuk Aznarrek bezala, izaera politikoko txekea jaso du Rajoyk, eta izaera ekonomikoa duen kontraprestazioa ordaindu du.

Bakearen artisauek etorkizunean ere aztertuko diren jardunbide batzuk erakutsi dizkiete Euskal Herriari eta nazioarteko komunitateari. Jardunbide armatuta uzteko 2011n ETA erakundeak hartutako erabakiaren aldebakarreko izaera ere aztertua izango da. Bien bitartean, indarkeriatik etekin politikoak ateratzeko Rajoyren gobernuak daukan itsukeriaren ondorioz, barregarri ere geratzen ari da. Arlo horretan izaera politikoa izango duen akordioa ez eskatu izanak ez dauka zentzurik.

Bestalde, erabakitzeko eskubidea ezinbesteko baldintza da foruetan jatorria duten erkidego autonomoentzat, hau da, EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoarentzat, arrazoizko lotura politiko-konstituzionala eduki ahal izateko eta erkidego horiek defendatu ahal izateko. Erabakitzeko eskubiderik gabe ez dago aldebikotasunik. Gaur egun hainbestetan aipatzen den alde biko harremanak zentzua dauka erabakitzeko eskubidea onartzen bada. Erabakitzeko eskubiderik ez daukanak ezin du hitzarmenik egin.

Dena dela, beharrezkoa da agertzea erabakitzeko eskubidea gizarteari eta hori ordezkatzen duten instituzioei dagokien zerbait dela; eta ezin dela zatitu. Hau da, ez da alderdiei dagokien zerbait. Patxi Lopez Lehendakaritzan zela EAJk Zapaterorekin eskumenak negoziatzen zituenean, erabakitzeko eskubidearen irudirik txarrena ematen zuten jeltzaleek. Kupoa edo estatuari ordaindu beharreko ekarpena instituzioetan eztabaidatu behar den zerbait da, alde batera utzita aurrekontuen eztabaida eta ahalik eta indar gehienak batuta. Eta desiragarria da negoziazio hori EAE eta Nafarroak elkarrekin egitea.

EAJ-PP hitzarmena kolpea izan da Kataluniarentzat. Askatasunerako bidea egiten ari direnean eta horregatik bere ordezkari instituzionalak jazartzen dituenean Estatuak, Espainiako Gobernuarekin hitzarmena egin du EAJk. Ulertezina.

Lege Organikoak diren arren, Gernikako Estatutua eta Nafarroako Amejoramendua ez dira bete indarrean diren 37 urteotan. Gainera, aspaldi geratu ziren zaharkituak. Hori agerian geratzen da joan den hilaren 3ko akordiora arte finantzazioa zehaztu gabe egon dela ikustean.

Aipatu bi lege horiek Europako Batasunean sartu aurretikoak dira, eta horrek eragina dauka, izaera estatutarioa eta forala duten zenbait arau aldatu behar izan direlako edota bertan behera ere geratu direlako. Horrek oraindik eta ageriago uzten du zaharkituak geratu direla. Horregatik guztiarengatik, independentistontzat autonomia erregimenen berritzea motz geratuko da erabakitzeko eskubidea jasotzen ez badute eta indar independentistek ere parte-hartzen ez badute. Erabakitzeko eskubidea jasotzen ez bada, alde biko harremanaren oinarria jasotzen ez bada, ez da duintasun politikorik izango.

Patxi Zabaleta, Rebeka Ubera (Aralar)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude