argia.eus
INPRIMATU
‘Act of God’ ikuskizuna estreinatuko da larunbatean Donostian
  • Asier Zabaletaren zuzendaritzapean egindako obran, Noemi Viana, Lorentxa Iturralde, Asier Zabaleta eta Eneko Gil izango dira dantzari eta protagonista. Obrako elkarrizketak ehuntzerako orduan Harkaitz Cano, Ander Lipus eta Xabi Erkiziaren laguntza izan du Zabaleta zuzendariak. Dantza eta elkarrizketaren bidez erlijioari buruzko galderak plazaratzea da Ertza konpainiaren Act of God obraren xedea, ironia puntu batekin.

2011ko irailaren 15

Erlijioari buruz egiten diren galdera hauek kontraesanetan oinarritzen dira. 'Zure eredura eginak bagara, zergatik dago hainbeste jende berekoi? Halakoa zara zu?' edota 'Zu bezalakoa izateko aberastasunak pilatu behar ote ditugu?'. Horiek dira, besteak beste, obran egiten diren galderetako batzuk. Asier Zabaleta zuzendariaren hitzetan, 'haur batek egin zitzakeen galderak'.

Larunbatean estreinatuko dute lana Donostiako Gasteszena aretoan, iluntzeko 20.00etan.