argia.eus
INPRIMATU
Abuztuaren 3tik aurrera musukoa derrigorrezkoa izango da Miarritzen
  • Miarritzeko auzapez Maider Aroztegik igandean jakinarazi duenez, neurria astelehenetik aurrera indarrean da. Hondartza nagusia 22:00etatik 06:00ak arte itxi egingo dute.

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 03a
Argazkia: Wikimedia Commons

Miarritzen maskara derrigorrezkoa izango da abuztuaren 3tik aurrera. Hala iragarri du igandean Maider Aroztegi Miarritzeko auzapezak, eta Lapurdiko beste herrietako alkateei berdin jokatzeko eskatu die. Horrez gain, hondartza nagusia 22:00etatik 06:00ak arte ixteko agindua eman du. Iragan asteetan arazoak izan direla azaldu du.

Neurriak urratzeagatik zigorrak ezar ditzaketela ohartarazi du Aroztegik: “Hasieran arreta gehiago jarriko diogu prebentzioari, baina jendeak errespetatzen ez badu, bai, isunak egonen dira”.