Ospa! mugimenduak iragarri duenez, aurten abuztuaren 28rako prestatu dute OSPA! Eguna Altsasun.
Mugimenduren esanetan, “azkeneko urtean kontrol soziala zein polizia desberdinen kaleko
presentzia ikaragarri handitu da gure herrietako kaleetan”. George Orwelek 1949an argitaratutako "1984" izenburuko nobelak fikzioa ere ekarri dute gogora: “Nobelak gizarte kontrolatu baten inguruan dihardu. Aspaldiko fikzioa bada ere, gaur egungo kontrol sozialaren areagotzea, isunak, manipulazio ereduak... gure azalean jasaten ditugun errealitatearen islada dira nobelako
gertakizunak”.
Erredakziora bidalitako oharrean zehazten dutenez, “guztioi dagokigu errepresioaren aurpegi guztiak salatu eta borrokatzea, gizarte kontrolatu baten parte ez bilakatzeko”.
Honakoa izango da aurtengo edizioaren kartela: