argia.eus
INPRIMATU
Abuztuan sinatutako kontratuen %94,4 aldi baterakoak izan dira Hego Euskal Herrian
  • LABek balorazioa egin du abuztu bukaeran Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek erregistratutako datuen gainean. Langabetu kopurua 169.161 da eta prekarietatea gora doala salatu dute, abuztuan sinatutako kontratuen %94,4 aldi baterakoak izan dira eta.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 05a

169.161 pertsona langabeetatik %56,7 emakumezkoak dira eta %43,3 gizonezkoak. Honekin langabezia tasa %12,7n kokatzen da; Europar Batasuneko batez bestekoa, berriz, %7,7koa da.

LABen arabera, langabezian daudenetatik herenak baino gutxiago jasotzen du prestazioren bat. Zenbat eta denbora gehiago luzatu langabezia, babesgabetasuna areagotu egiten dela salatu dute. Sindikatuaren iritziz, enplegu politika pasiboen diseinuak sortu du “zentzugabekeria egoera hau”.