Behin eta berriz esaten digute maiatz inguruan egingo direla Hego Euskal Herriko udal hauteskundeak, diputaziokoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta forukoak Nafarroan. Hori ikustekoa bada ere, noiz egingo diren ez digu inongo kezkarik sortzen. Azken batean, lau urterik behingo hauteskunde aurreko ikuskizun hutsak besterik ez dira. Dirudienez hala da, eta guk ezin dugu ezer egin.
Aspaldidanik sumatutakoaren arabera, antzerki taldea bere osotasunean abian jarri zen, hartara, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua desagerrarazi eta Sortuk alderdien legea onartu bezain laster “txintxoen” klubean sartu egin zen, horrenbestez, dinamika politiko-militarrak, herri borrokak, gizarte borrokak eta langile borrokak instituzio borrokarekin zuten uztardura eten egin zen. Azkenik, EH Bildu sareak baztertu egiten ditu borroka mota guztiak eta sistema barruan betirako sartzea erabaki zuen, erreformismoaren eta burgesia txikiaren estilo bete-betean, hau da, zirko instituzional, ekonomiko, errepresibo, mediatiko bidez okupatzen eta zapaltzen gaituen sistema barruan.
Argi eta ahalik eta laburren arituko gara: inork pentsatzen al du zertarako balio duen gure bozkak, baldin eta patronalaren gonbiterik kanpo gelditzen diren bakoitzean haserretu egiten badira? Hortaz, zer egingo dute euren gonbidapena jaso ahal izateko? Nork uste zuen talde errepresiboen kideak omenduko zituztenik, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan ehunka eroriak ahazturik? Zer esan nahi du espainiar parlamentu osoarekin batera EH Bilduk sinatutako akordioak, zeinetan “segurtasun” indar espainiarrak “geure demokraziaren” eta “geure konstituzio espainiarraren” bermatzaile gisa agertzen diren? Zer dela eta, EEBBko ereduzko hauteskunde demokratikoak irabazitakoan, zoriondu zuten Trump presidentea? Zergatik orain onartzen dugu, hasieran kontrako iritzia agertu bazen ere, apenas erabiltzen diren ibilgailuentzako pistak eraikitzea gure lurraldeko inguru paregabeetan? Udalbiltzaren desagerpena dela eta, espainiar subiranotasunari egindako entregaz edo amore emateaz bestelako azalpenik eman dezake inork? ESAITen desagerpenaren inguruko azalpenik eman dezake inork?
Zergatik halako politika inklusiboak… aldebakartasuna edo horizontaltasuna eta dibertsitatea, azken batean, kapitala berrindartu eta beraren menpe egoteko maniobrak besterik ez dira. Bada, kokoteraino gaude. Berdin antzean gertatzen da gai posible eta ezinezkoekin, izan ere, posible den guztia da, hain justu, sistemari interesatzen zaiona, eta alderantziz. Hori bai Kasualitatea! Aski da, burgesia txikiaren argudioak darabiltzate klase borroka ezkutatzeko asmoz. Era berean, bandera horiak darabiltzate gerra inperialistak ezkutatu nahian.
Inork pentsatzen al du EH Bilduk euskal langileria azken muturreraino defendatuko duela, edo Ahal dugu/Podemos-ek zuzendaritzen txaleten hipotekekin? Inork pentsatzen al du Euskal Herriaren zatiketa onartuz (EH Bilduk eta EAJk sinaturiko estatutu berriaren hitzaurrean hala agertzen da) akordio positiborik izenpetzeko aukera dagoenik?
Inork pentsatzen al du EH Bilduk euskal langileria azken muturreraino defendatuko duela, edo Ahal dugu/Podemos-ek zuzendaritzen txaleten hipotekekin? Inork pentsatzen al du Euskal Herriaren zatiketa onartuz (EH Bilduk eta EAJk sinaturiko estatutu berriaren hitzaurrean hala agertzen da) akordio positiborik izenpetzeko aukera dagoenik? Gure herriko inor fidatzen al da EAJz, beraren egiturak edo afiliatu kopuru jakin bat izan ezik (baita Espainiako eskuindarrak ere)? Baldin eta EAJz fidatzerik ez badago, zergatik ibili dira gezurretan mila aldiz eta bat gehiago? Zergatik dago Sortu irribarretsu Estatutuaren hitzaurrearen bidez EAJ harrapatu duelakoan? Duela urte asko inozoren batek pentsa zezakeen EH Bilduk EAJren burgesiari ziria sartu egin diola, alabaina, egia esateko, aipatu sinadurak eta bestelako zantzu batzuek erakusten dute haiekin eta haien modura gobernatzeko gogoa dutela, hau da, burgesia eusko-espainiarrarekin eta kapitalarekin batera.
Nola da posible edozein herri sektoretako militante batek herri mugimendua desegin duenaz fidatzea, alegia, auzo mugimendua, langile mugimendua (hainbatek Zainketa Intentsiboetako Unitatean utzi dutena), gizarte mugimendua, ikasle mugimendua edo salaketa eta solidaritate internazionalistan jarduten duten mugimenduak? Desegin du kapitalak dozenaka urte luzetan nahi baina ezin izan duena. Ikuspuntu iraultzailez jantzita dagoen inor fida al daiteke sistemaren auzokide berri horietaz?
Krisia gelditzeko iritsi da eta oso adierazle kezkagarriekin; Ipar Amerika potentzia inperialistak gehienbat muga-zergen inguruan hartutako politikak eta neurriak eta milioi askoko zor publikoak eragindako zulo sakona. Munduko harrapaketa etengabea diseinuzko gerretan, besteak beste, Haifa, Riad, Londres, Berlin, Paris edo Washington. Herrialde subiranoetako azpiegituren eta kulturen suntsiketa. Gosetea, kolera, etsipena eta mendebaldearekiko gorrotoa (denborak esango digu noraino iristeko gauza den), eta zoritxarrez oraindik hastapenetan baino ez gaude. Datorkigunarekin alderatuz gero, bandera horiak txistea besterik ez dira. Hori dena guztiontzat, salbuespen batekin gure kasuan herrialde kapitalista batean bizi garelako, horrenbestez, gutariko askok oraindik daukagu bizirauteko nahikoa baliabiderik. Ez dugu inor iraintzeko asmorik bandera horiak direla eta, baina gerra inperialisten ezkutatzearen eta luzatzearen zatia dira nahi ala ez nahi.
Solidaritatea gure ogiaren edo haien ogiaren arteko hautaketa bihurtzen denean, zer egingo dugu? Ez da diskurtso populista edo faxista. Ogiaren lehia saihesteko modu batez egin daiteke soilik: egin dezagun euskal iraultza soziala (besteak beste) eta amaiera emango diegu gerra inperialistei eta haien ondorioei, hala nola, migrazioari, goseteari, kolerari, ezjakintasunari edo kultura judeo-kristauaren inposaketari. Langile klaseak, behekoek eta aliatuek, han-hemenka, botere iraultzailea bereganatzea baino beste irtenbiderik ez dago. Ez ahaztu espainiar estatuak eta Euskal Herriak hiltzaile aitortuei bonbak eta ekipamendu militarra bidaltzeari eusten diotela, baina hemen gure eguneroko bizimodua aztoratzeko moduko ezer larririk ez da gertatzen.
Nork defendatuko ditu egiturazko arazo horiek eta haiekiko errotiko konponbideak udaletan nahiz diputazioetan? Inork ez du aldarrikatuko edo eskainiko produkzio-bideak maila guztietan gure esku hartzerik, eremu instituzionalean halako planteamendurik inork egiten ez duelako besterik ez, hala egin dutenak baztertuak edo birziklatuak izan direlako, eta huts egiten zaiena ez da diputatu edo zinegotzi izango.
Bozkatzearekin batera jakitun izan behar dugu, gaur egungo gauzak dauden bezala, sistemaren benetako tresna bilakatzen zarela nahi edo ez, eta zure bozka erabilia izango da, horrez gain, posible eta ezinezkoa denaren arteko eztabaida-dinamika dakarrela berekin, sistema betikotze aldera. Bozkatzea bera kuestionatzen ez bada, ez dugu arazoak errotik konpontzeko planteamendurik, horrenbestez, sistema kapitalistak eta beraren instituzioen beso luzeek modu batean edo bestean saihesten dituzten partxeak izango dira. Ez dezagun ahaztu kapitalak beldurtzeko baliabide ugari dituela eguneroko bizitzaren esparru guztietan geldi-geldi egon gaitezen.
EH Bilduko zenbait bozeramailek publikoki adierazitakoaren arabera, gobernatzeko prest omen daude… gauza jakina bada, zer dago prestasun horren barruan? Bada, gure iritzirako, hala izango balitz, gobernuan edo estatuan dagoen edozein alderdiren jardute bera egingo lukete, eta halaxe egingo dute. Inoiz ausartuko ez zirelakoan bageunden ere, ehunka gauza gauzatu dituzte eta ez da ia ezer gertatu. Tira, zerbait gertatzen da, baina baten batzuk, ez bozkatzeaz gain, egingo dugunaz eztabaidatzen gari gara han-hemenka.
Zergatik diogu ez dela ia ezer gertatzen? Bada, kapitalak eta hedabideek partzialki eta handinahikeriaz ezkutatzen duten arren, sistemaren klubera azken orduan iritsitakoak kezkaturik daude, eta EH Bilduz ari gara bereziki. Sisteman sartzeko gestioak kapitalari kontzesioak egitea ekarri ditu berekin, bai eta, Euskal Herriko langileak defentsarik gabe uztea ere (bereziki langile klasea), eta oinarriek halakoak asimilatu ote dituzten galdetzen diote haren buruari. Edonola ere, egin dutena (gauza batzuen aipamena egin dugu soilik) gehi zein egoeratan utzi dituzten euskal preso politikoak (bizimodua hala moduz ateratzea ala espetxean usteltzea) zer egiteko prest dauden zantzua izateaz gain, erakusten dute euren maila etikoa eta noraino iritsi nahi duten politika munduan.
Dagoeneko ezin dugu honelakorik esan: “Ez dugu ulertzen zer gertatzen den”, “ETAk jakingo du zer egin duen, izango ditu bere arrazoiak”… gauza bera Sortuk egin duenaz eta egiten ari denaz… edo “nik ez dut ezer ulertzen eta etxean geldituko naiz…” Bai, ederki, baina hurrengo urteetan zer egingo dugu? Nola defendatuko ditugu gure lurra eta gutarrak? Nola bideratuko dugu gure herria? Etxegabetzeen aurrean okupazioa?
Dagoeneko ezin dugu honelakorik esan: “Ez dugu ulertzen zer gertatzen den”, “ETAk jakingo du zer egin duen, izango ditu bere arrazoiak”… gauza bera Sortuk egin duenaz eta egiten ari denaz… edo “nik ez dut ezer ulertzen eta etxean geldituko naiz…” Bai, ederki, baina hurrengo urteetan zer egingo dugu? Nola defendatuko ditugu gure lurra eta gutarrak? Nola bideratuko dugu gure herria? Etxegabetzeen aurrean okupazioa? Onartuko al dugu beltzean lan egitea edo lan ez egitea kapitalak ezarritako kupoan sartu ez izanagatik? Noiz arte honako egoera honetan? Informazioa jaso eta antolatu bezain laster ekin diezaiogun okupatzeari. Horretan eta milaka gaietan ez digute beste irtenbiderik eskaintzen. Geroz eta pertsona gehiago ez da iristen hilabete amaierara, horrenbestez, ez al da jardunean hasteko nahikoa motibazio?
Alternatiba gutxi dagoela esango du norbaitek. Beste batek alternatibarik ez dagoela pentsatuko du agian. Egon badaude bai, eta Euskal Herrian ezagutu eta praktikan jarriak izan dira, batzuetan lagun kopuru handiak hartu du parte auzo, herri edo obrako asanblada txiki eta handietan, hain zuzen. Noizbait arazoak taldeka landu dira eta irtenbideak bilatu… Ezinbestekoa da koordinaturik jardutea. Kapitalaren beso egile, politiko eta koertzitiboek jardun dezakete edozein dinamika sektorialen aurrean, baina borroka koordinatuen aurrean zailtasun handiagoak izango dituzte. Dei egingo genieke herri kontrabotere-enbrioi txikiei, horretara, ez ginateke ezein instantzia ofizialen edo alderdiren menpe egongo. Herrietako edo auzoetako arazo zehatzak lehenetsiko lirateke, nondik-norakoak jakin eta zer egin daitekeen erabakiko litzateke, aferari aurre egin eta konponbidea bilatze aldera. Gure ustez, ideia baliagarria da. Bestalde, bistakoa da konfiantza eta zintzotasuna ezinbestekoak direla kontu hau aurrera eramateko, eta, zer esanik ez, borondatezko lana izan beharra dago.
Horregatik guztiagatik eta gehiagogatik, dei egiten dugu herrietan, auzoetan edo lantokietan antolatzeko eta abstentzio aktibo eta publikoaren aldeko aldarria egiteko. Aski da, iruzurrik ez! mendizerrako txaletik ez! nola edo hala kapitalari haien burua saldu dioten sindikatu eta alderdietako burokraziarik ez!
Dei egiten dugu informatzea, elkar ezagutzea, komunikatzea, eztabaidatzea eta erabakiak hartzea ahanzturan eta egunerokoetan ez uzteko, ezinbestekoak baitira gure bizitzan, bai eta, guregandik urruti baldintza kaskarretan bizi diren gizakien bizitzan eta gure atzetik etorriko direnean ere. Ez dago ezinezko ezer. Borrokatu gabe abandonatzen dena galtzen da bakarrik. Antolakuntza eta borroka. Euskal Herriko independentzia eta sozialismoaren alde, aurrera beti.