argia.eus
INPRIMATU
Absolbitu egin dituzte joan den astean epaitutako Iruñeko hiru gazteak
  • Joan den astean epaitu zituzten Oihan Zuñiga, Jon Abaigar eta Gorka Sueskun absolbitu dituzte ARGIAk jakin duenez.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko otsailaren 04a

27 urtez preso izan zen Iñaki Erroren kaleratzearen berri ematen zuten kartelak jartzea egozten zieten. Espainiako Auzitegi Nazionalak "terrorismoa goratzea" akusatzen zien, bakoitzari urte eta erdiko kartzela zigorra eskatuz.

Epaiketa salatzeko, iragan urtarrilaren 17an hamarnaka lagunek Iruñeko epaitegia inguratu zuten. Ahotsa.infok ondorengo bideoa egin zuen.