Inolako kargurik gabe aske utzi ditu epaimahaiak astelehenean Militenen (Grezia) egindako epaiketa ostean, Publico egunkariak jaso duenaren arabera.
Mediterraneo itsasoan errefuxiatuei laguntzeko egindako lanagatik hamar urteko espetxe zigorra eskatzen zieten Manuel Blanco, Julio Latorre eta Quique Rodríguez suhiltzaile andaluziarrei. Greziako autoritateek pertsonen trafiko ilegala saiakera mailan delitua egozten zieten. 2016ko urtarrilean atxilotu zituzten Lesbos irlan, Proemaid (Professional Emergency Aid) elkartearekin errefuxiatuei laguntzeko erreskate lanak egiten zebiltzan bitartean.