Cadizko Auzitegi probintzialak uztailaren 28an igorritako autoaren arabera, esku hartze poliziala “proportzionala” izan zen: 2014ko otsailaren 6an, guardia zibilek jaurtitako pilotakadengatik ito egin ziren Espainiako Estatura igerian sartu nahian zebiltzan hainbat lagun.
Cadizko Probintzia Auzitegiak Tarajalen hamabost etorkin ito zituzten guardia zibilak absolbitzea erabaki du; uztailaren 28 honetan igorritako autoan irakur daiteke erabakia. Urriaren 29an Instrukzioko 6. Epaitegiak hamasei guardia zibilen aurkako auzia artxibatzeko hartutako erabakiaren aurrean GKE ezberdinek aurkeztutako helegiteei ezezkoa ematen diela azaltzen da autoan, El Confidencial egunkari digitalak jaso duenez.
2014ko otsailaren 6an kostaldean pilotakadak botata hil zituzten Marokotik igerian, Mediterraneoa gurutzatzen saiatzen ari ziren 200 pertsonako talde bateko kideak. Ceutara iristea lortu zuten 23 lagunak berehala itzuli zituzten Marokora.
Azkenik, kausa ezetsi egin da: ez omen dago zantzu-frogarik "polizia-jarduera eskuhartze horietarako eska daitezkeen oinarrizko printzipioen aurkakoa" izan zela baieztatzeko, Probintzia Auzitegiaren autoaren arabera.