Espainiako Auzitegi Nazionalak Askapenako bost auzipetuak absolbitu ditu. Hauek ziren auzipetuak: Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Ganboa. Epaiketan ez dute frogarik aurkitu Askapenaren eta bost kide hauen jarduna ETArekin lotzeko.