argia.eus
INPRIMATU
Segi auziko 40 gazteak absolbituak
  • Eleak mugimenduak Twitter bidez zabaldu duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu 26/11 auzian epaitutako 40 gazte independentistak. Seina urteko kartzela zigorra zen fiskalaren eskaera.

ARGIA @argia 2014ko ekainaren 11
Libre geratu dira 40 gazte auziperatuak.

Ion Telleria auziperatuetako bat elkarrizketatu dute Info7 irratian albistea jakin bezain pronto. Bertan adierazi du beren arteko apostuetan gutxik espero zutela denak absolbitzea, nahiz eta uste zuten hori zela justizia egiteko aukera bakarra. Gainetik zama handia kendu dutela adierazi dute, baina "hau ez zen 40 gazteon kontua, herri oso baten kontua zen".

Beren absoluzioa eskatuz jende ugarik azken alegatuan parte hartu izana goraipatu du, "gehiengo berriak" aipatuz. Hori jotzen du Telleriak aurrera egiteko bide gisa. "Lortu behar dugu hemengo gehiengoa izatea mintzo dena, ez Urquijo bezalako lau koitadu edo Madrilgo beren poltroietan gatazkatik urrun dauden lau katu".

Azkenik, kartzeletan beren arrazoi berengatik jende asko kartzelan dagoela gogorarazi nahi izan du Telleriak, eta horien askatasuna lortzkeo urratsak eman behar direla. Balorazio bateratu bat egingo dutela jakinarazi du.

Epaiketaren ibilbidea

2009ko azaroaren 24an SEGIko kide izatea leporatuta azken urteotako sarekadarik handiena eraman zuen aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalak. 34 gazte atxilotu zituzten eta beste 8 gazteren bila ere joan ziren. Hurrengo egunetan horietako askok torturak salatu eta espetxeratu zituzten.

750.000 euroko fidantza ordainduta kalean ziren 40ak. Auzipetuetako lauk uko egin zioten epaiketan parte hartzeari.

Absoluzioa jaso duten 40ak

Irati Mujika, Ainara Bakedano, Jon Anda Velez de Mendizabal, Jon Ziriza, Gaizka Likona, Olatz Izagirre, Ion Telleria, Aitziber Arrieta, Garazi Rodriguez, Maialen Eldua, Eihar Egaña, Euken Villasante, Mikel Ezkiroz, Mikel Aiestaran, Xumai Matxain, Aritz Lopez Ugarte, Asier Coloma, Eñaut Aiartzaguena, Mikel Arkaitz Totorika, Nahia Elena Aguado, Idoia Iragorri, Xabier de la Maza Peña, Haritz Petralanda, Ibai Esteibarlanda, Carlos Renedo Zuriñe Gogenola, Jon Liguerzana, Nestor Silva, Unai Ruiz Pou, Goizane Pinedo, Jagoba Apaolaza, Zumai Olalde Saez de Uragain, Aitor Liguerzana, Bittor Gonzalez, Amaia Elkano, Garbiñe Urra, Itxaso Torregrosa, Oier Zuñiga Perez de Urabain eta Fermin Martinez.

Informazio gehiago:

Hamaika Telebistak albistea jakin eta ordu gutxira behean ikus dezakezuen saio berezia emititu zuen:

Herrikoen 35/02 auziko auzipetuei eta 40 gazteei babesa helarazteko Libre Eguna eguna antolatu zen Lekeition 2013ko azaroaren 30ean.