Diputatuen Ganberak abortua despenalizatzen duen lege-proiektua onartu du, aldeko 131 boto, kontrako 117 eta sei abstentziorekin. Mugimendu feministarekin bat eginez, berez jantzitako milaka emakumek legearen onarpena ospatu dute Buenos Aireseko Parlamentuaren atarian.
Bi urte lehenago, antzeko ekimen bat bozkatu zuten diputatuek, baina Senatuak egitasmoa atzera bota zuen, aurkakoek zazpi boto gehiago zituztelako. Oraingoan ere, lehen urrats honetan aurrera egin du abortua legeztatzeko egitasmoak eta 2018an ez bezala, oraingo ekimenak Argentinako Gobernuak berak bultzatu du eta presidentearen babesa du.
Araudiaren zirriborroak haurdunaldia 14. astera arte eteteko eskubidea ezartzen du. Herrialde osoko 500 bat gizarte erakundek urteak da daramatzate abortatzeko eskubidearen alde lanean, eta 2007tik zortzi aldiz aurkeztu dute proposamena Kongresuan.
Zenbait kalkuluren arabera, urtero 300.000 abortu baino gehiago egiten dira Argentinan, eta 40.000 emakume inguru ospitaleratu behar izaten dituzte konplikazioengatik. 1983an gaur egun arte, 3.000 emakume baino gehiago hil dira legez kanpoko abortuetan herrialdean.
La alegría es nuestra.
— #AbortoLegal2020 💚 (@CampAbortoLegal) December 11, 2020
131 votos afirmativos, 117 negativos, 6 abstenciones.
En el Senado, ¡Será Ley! 💚💚💚💚💚#EsAhoraSenado #AbortoLegal2020 pic.twitter.com/z5uSHAKvUz