argia.eus
INPRIMATU
“Abortua librea eta doakoa” Aretxabaletako telefono kabinan aldarri
  • Aretxabaletako telefono kabina ezagunean Espainiako Abortuaren Legearen kontrako aldarrikapena agertu da. Hainbat panpina, tanga bat eta “Abortoa libre eta doan” ipintzen duen afixa jarri dituzte, besteak beste.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2014ko urtarrilaren 08a
Aretxabaletako telefono kabinako aldarrikapena (Argazkia: Ugutz Usandizaga)

2012ko urte amaieran sabai gainean basurde bat hilik agertu izanagatik egin da ezagun Aretxabaletako telefono kabina. Ordutik hainbat objektu agertu izan dira, frutak, barruko arropa, motor bat, ume-kotxea, komuna

Aurreko ekintzetan mezua ez zen hain garbia; oraingoan aldiz, abortuaren aldeko aldarrikapen bide bihurtu da kabina. Ekimen horien egile anonimoek irudimena erakutsi dute azken hilabeteetan.

Goiena komunikazio proiektuak eginiko bideo honetan ikus daitezke azken egitasmoa eta herritarren erreakzioa.