Euskal Herriko mugimendu feministako hainbat taldek Espainiako Abortuaren Legearen erreformaren kontrako protestak antolatu dituzte, hilaren 27an eta 28an. Besteak beste, itxialdiak eta elkarretaratzeak.
Iruñean: 27an, Virgen del Camino Ospitalaren aurrean kontzentrazioa egingo dute, 19:00etan.
Bilbon: 27an, Gurutzetako Ospitale parean elkarretaratzea deitu dute, 17:00etan. Ondoren, 17:30ean itxialdia egingo dute, zentroan bertan. 28an, 12:00etan elkarretaratzea egitearekin batera, prentsaurrekoa eskainiko dute.
Donostian: 27an, elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan. Ordu bete beranduago, 20:00etan, “itxialdi feminista” egingo dute Donostiako Ospitalean.
Gasteizen: 27an, kalejira egingo dute, Andra Mari Zuriaren enparantzatik hasita. 28an, mobilizatzeko aldarria egin, eta 12:00etan manifestazioa deitu dute, Santiago Ospitaletik abiatuta.
Abortua, sarean
Abortuaren erreformari kritika egiteko, eta gelditzeko asmotan Abortatzeko Eskubidea bloga ireki dute. Bertan jasotzen dituzte mobilizazioetako deialdiak eta protesten argazki eta bideoak.
Horrez gain, Facebooken Abortatzeko Eskubidea orrialdea eta Twitterren @AbortoEskubidea erabiltzailea sortu dituzte.
Twitterren, #AbortatzekoEskubidea traola erabiltzeko eskatu diote herritarrei. Erabiltzaileen artean, #Abortualibre etiketa ere zabaldu da.